Administrazio publikoek zigilu elektronikoak erabili ditzakete administrazio jarduera automatizatuan. Zigilu elektronikoak baliozkoak izan daitezen izenpe elektronikoaren araudiak eskatzen dituen baldintzak bete behar dira, alegia, zigiluok ziurtatuta behar dute egon.
Zigilu elektronikoen ziurtagiriak Izenpea Balioztatzeko Datuak lotzen ditu dena delako administrazio, erakunde edo entitatearen identifikazio-datuekin eta administrazioaren, erakundearen edo entitatearen ordezkari fisikoarekin eta, hala badagokio, administrazio jarduera automatizatuaren eraginetarako delegatzen den pertsonarekin.
Administrazio honek kudeatzen dituen administrazio jarduera eta prozedurak baliatu nahi badituzu, zigilu elektronikoaren ziurtagiria jaitsi dezakezu egoitza elektronikoan automatikoki sortuko den PDFan. Ziurtagiriaren baliozkotasuna frogatzeko, Presidentzia ministerioak eskura jarri duen Valide zerbitzua erabil dezakezu.
Zerbitzuan sartu ondoren, jarraitu instrukzio hauek:
- Sartu “Ziurtagiria balioztatu" aukera
- Aukeratu aurretik jaitsi duzun ziurtagiria.
- Sartu erakusten den segurtasun kodea
Zerbitzu erlazionatuak