Hasiera -> Zer da erregistro elektronikoa
Zer da erregistro elektronikoa
Erregistro elektronikoan udalaren eskumenekoak diren gaien gaineko eskariak aurkez ditzakezu. Erregistro elektronikoa erabiltzeko NAN elektronikoa behar duzu edo ziurtagiri onartuen zerrendan aitorturiko ziurtagiri digitalen bat. Honez gain, gestioa hau burutzeko, baldintza teknikoaen egiaztapena egin dezakezu.
Aukeratu egin nahi duzun tramitea eta egiaztatu (
) erregistro elektronikoaren bidez egin dezakezula. Bete itzazu formularioan eskatzen diren datuak eta, hala badagokio, erantsi ezazu erantsi beharreko dokumentazioa, Udalak albait arinen egin dezan gestioa. Tramitea egin ondoren, egiaztagiria igorriko da, eta jaitsi edo inprimatu ahalko duzu berau.
Erregistro elektronikoa operatibo dago eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, salbu eta, arrazoi teknikoak medio, izan daitezkeen zerbitzu-etenetan. "zerbitzuaren etenak" atalean emango da honen berri.
Udalaren erregistro elektronikoak egoitza elektronikoaren data eta ordu ofiziala hartuko ditu aintzat epeak konputatzerako orduan. Egun baliodun edo naturaletarako jarritako epea konputatzeko, batik bat, interesatuek bete beharreko epeei dagokienez, honakoak izango dira kontuan:
- Erreferentziazko data eta ordua hauxe izango da: egoitza elektronikoan egindako eskaera, idatzi edo komunikazioari dagokion irteera- edo jasotze-data eta ordua.
- Egun ez baliodunetan sarturiko eskari, idatzi eta/edo komunikazioak hurrengo egun balioduneko lehen orduan eginikotzat hartuko dira. Sarrera-idazpenean eskaria, idatzia edo komunikazioa jaso izan deneko data eta ordua zehaztuko dira, baina baieztatze-mezuan hurrengo egun balioduneko zero ordua eta bat minutua jasoko da.
- Udal administrazioaren erregistro elektronikoari dagokionez, egun ez baliodunak dira Euskal Autonomia Erkidegoko jaien eta udalerri honetako jai lokalen egutegi ofizialean jasotzen direnak. Egutegi hau egoitza elektronikoko "egun ez baliodunen egutegia" atalean jasotzen da.
Egoitza elektronikoa erabili ahal izateko ziurtagiri onartuak zerrendandatozen ziurtagirietako bat behar duzu. Honez gain, kontuan izan behar dituzu laguntza egoitzaren gainean atalean aipatzen diren baldintza teknikoak eta aholkuak.
Tramitazioan arazoren bat baduzu, kontsultatu orrialde hau: ohiko arazoak konpontzea.
Erregistro elektroniko honako tramite hauek egiteko erabili ahal da:
Zerbitzu erlazionatuak
Erregistro elektronikoa erabiltzeko onartzen diren ziurtagirien zerrendako. ziurtagirietako bat erabili behar da. Horretaz gain, kontuan izan behar dituzu egoitzaren laguntzarako orrialdean.
jasota dauden eskakizun eta gomendio teknikoak. Izapideak egitean arazorik izanez gero, kontsultatu ohiko arazoen konponbiderako orrialdea.
Gaur egun, Erregistro Elektronikoa honako izapide hauek egiteko erabil daiteke: