Udalaren egoitza elektronikoak (https://egoitza-sede.durango.eus) udalak herritarren eta enpresen esku jarri dituen administrazio elektronikoaren zerbitzuetan sartzea ahalbidetzen du, betiere, sektore publikoaren erregimen juridikoaren, urriaren 1eko, 40/2015 Legeak ezartzen dituenak aintzat hartuta. Egoitza elektronikoaren bidez herritarrek eta enpresek informazioa eskuratzeko eskubidea baliatu dezakete eta udalarekiko gestioak egin ditzakete.
Nori dago zuzenduta?
Internet bidez udalarekin harremanak izan nahi dituzten edo izan behar dituzten herritarrei eta enpresei dago zuzenduta.
Balio bera dute egoitza bidez egiten diren kudeaketa elektronikoak eta aurrez aurre egiten direnak?
Bai, balio bera dute egoitza elektroniko bidez edo aurrez aurre egiten diren tramiteak.
Segurua da egoitza elektronikoaren zerbitzuak erabiltzea?
Herritar/enpresa eta egoitzaren arteko harremana segurua da. Izaera pertsonaleko informazio guztia zifratuta dago eta ziurtagiri digitalek bi parteen identitatea bermatzen dute. Internetetik bidaltzen diren datu pertsonalak zifratuta daude eta, udalaren sistemetan gorde ondoren, behar diren baliabideak jartzen dira datuok babesteko, hain zuzen ere, izaera pertsonaleko datuak babesteko lege organikoak eta berau garatzen duen araudiak ezartzen dituztenak betetzeko.
Noiz erabil dezaket egoitza elektronikoa?
24 orduz eta urteko 365 egunetan sartu ahal zara egoitza elektronikoan eta tramiteak egin. Epeak eskatzen dituzten tramiteen kasuan, egun ez baliogabeetan egindako tramiteak hurrengo egun baliodunean egingo balira bezala hartuko dira.
Baliteke egoitza elektronikoko zenbait zerbitzu, mantenu teknikoa dela eta, eskuragarri ez izatea ordu-tarte konkretu batzuetan.
Udalaren egoitza elektronikoaren gaineko edozein zalantza argitzeko, jarri zaitez harremanetan gurekin
gorabeherak atalean sartuta edo
Herritarren Arreta Zerbitzura deituta.