Hasiera -> Notifikazioen postontzia
Notifikazioen postontzia
Zer da
Herri administrazioen prozedura erkidearen 39/2015 legearen 41.1 artikulua
Herri administrazioen prozedura erkidearen 39/2015 legearen 41.1 artikulua15 Legearen 41.1,
lehentasuna ematen die baliabide elektroniko bidezko notifikazioei. Nolanahi ere, horrela egingo dira interesatuak bide elektronikotik jaso behar dituenean.
Hortaz, derrigortuta ez dauden interesatuen kasuan, notifikazio elektronikoa boluntarioa da. Herritarrek edozein unetan erabaki dezakete eta udalari jakinarazi diezaiokete une batetik aurrerako notifikazioak bide elektronikotik edo bestelakoetatik jaso nahi dituztela.
Aipatutako arauaren 43.1 artikuluarekin bat etorriz, notifikazio elektronikoa egoitza elektronikotik egin behar da, eta halaxe egingo da boluntarioki eskatu diren notifikazio elektronikoen kasuan zein notifikazio elektronikoa derrigorrezkoa denetan.
Herri administrazioen prozedura erkidearen 39/2015 legearen 14.2 artikuluak behartzen dituen erabiltzaileen kasuan, notifikazio elektronikoa erabiliko da, derrigortuta baitaude baliabide elektronikoak erabiltzera herri administrazioekiko harremanetan.
Zerbitzuak konfidentzialtasuna, egiazkotasuna eta pribatutasuna bermatzen ditu, parte-hartzaileen identitatea eta komunikazioen segurtasuna ziurtatzen dituelarik.
Zer behar dut?
Nola onets dezaket notifikazio elektronikoak jasotzea edo baja ematea
Zerbitzu honetara jota: Notifikazio elektronikoetan izena emateko edo baja emateko onespena
Nola funtzionatzen du?
Notifikazio elektronikoren bat bidali behar denean, udalak e posta bidaliko dizu zuk esandako e posta helbidera. E posta hau informaziorako baino ez da.
Sar zaitez, sarri, Notifikazio Elektronikoen Postontzira notifikazio berriren bat jaso ote duzun ikusteko. Ez utzi 10 egun naturaleko epea igarotzen, arauak epe horixe ezartzen baitu notifikazioa jaso ahal izateko. Epea gainditu bada, udalak ulertuko du ezetsi egin duzula notifikazioa, nahiz eta ekintza notifikatutzat joko den ondorio guztietarako, salbu eta, ofizioz edo instantzia bidez, notifikazioa jasotzeko ezintasun teknikoa frogatzen bada.
Postontzian notifikazio berriak onartu edo baztertu ditzakezu. Une horretan, pertsona (fisikoa edo juridikoa) notifikatutzat joko da eta notifikazio onartu edo baztertuak kontsultatu ahalko ditu.
Notifikazioa onartu zein baztertu, dagokion jaso izanaren agiria igorriko da eta elektronikoki sinatu beharko duzu.
Sarbidea notifikazioen postontzira