Zerbitzu honen bidez zerbitzu-eskariak edo edozein eratako komunikazioak egin ahal dira udalarekin, izaera partikularrekoak izan edo zerikusia dutenak ekipamenduekin edo lurraldearekin orokorrean.
Tramitazioarekin hasteko, lehenik eta behin, Tramiteen Katalogoa dago. Bertan, udalak eskaintzen dituen tramite guztien zerrenda agertzen da: lizentziak, baimenak eta antzekoak.
Tramite bakoitzean gestioa egiteko informazio osoa jasotzen da, eta, baita ere, epeak, betebeharrak, ebazteko epeak, araudi aplikagarria, e.a.
Tramitazioa egiteko dauden kanal guztien berri ematen da:
- Aurrez aurrekoa: Gestioa non egin daitekeen esaten da, hala nahi duenak, bertaratu dadin.
- Erregistro elektronikoa: Tramite asko egoitza elektronikotik abiatu daitezke, erregistro elektroniko bidezko formularioak erabiliz. Formularioan herritarrak edo enpresak aurkeztu beharreko informazio guztia jasotzen da, prozesua udalaren kudeaketa-sisteman abiatzea ahalbidetzen duelarik. Kanal honen bidez kontsulta eta jarraipena egin daitezke.
Tramiteen izaera kontuan izanda, posible da tramite batzuk era anonimoan abiaraztea (identifikaziorik gabeko tramitazio telematikoa). Nolanahi ere, tramite gehienetan identifikazioa eskatzen da, eta horretarako herritarrak/enpresak udalak onartuak dituen ziurtagiri digital hauetakoren bat izan behar du:
Egoitza elektronikoan onarturiko ziurtagiri digitalak
Zerbitzu erlazionatuak