Egoitza elektronikotik egiten duzun edozein gestiotan data eta ordu ofiziala izango da baliozkoa, eta ez zure ekipoak edo gailuak jartzen duena.
Data eta ordu ofiziala Armadaren Behatokiak ematen du, eta egoitza elektroniko hau berarekin sinkronizatuta dago.
Legezko arautegia:
- Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 31.2 artikulua: “Administrazio edo organismo bakoitzaren erregistro elektronikoak, epeen zenbaketarako, irispide-egoitza elektronikoaren data eta ordu ofiziala izango du; behar diren segurtasun-neurriak izango ditu haren osotasuna bermatzeko, eta modu irisgarrian eta ikusteko moduan agertu beharko du”.
- Administrazio elektronikoaren esparruko Interoperabilitate Eskema Nazionala arautzen duen, urtarrilaren 8ko, 4/2010 errege dekretuaren 15.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, dataren eta orduaren sinkronizazioa Armadaren Errege Institutu eta Behatokiaren bidez egingo da, ordu legalaren gaineko, urriaren 23ko, 1308/1992 errege dekretuak ezartzen duenarekin bat etorriz.
Ordu ofiziala zein den jakin nahi baduzu, jarri kurtsorea egoitza elektronikoaren goiburuan dagoen data eta orduan, eta sakatu bertan. Kurtsorea gainetik pasatutakoan “Eguneratu” mezua agertuko da.