1.- Windows kontsolatik “mmc” komandoa exekutatuko dugu (kakotx gabe), eta behean agertzen den moduko pantaila bat irekiko da.
Nola instala dezaket izenpe osagaia duen ziurtagiria?
Izenpe osagaiak darabilen ziurtagiria instalatzeko urrats hauek eman behar dira:
1.- Windows kontsolatik “mmc” komandoa exekutatuko dugu (kakotx gabe), eta behean agertzen den moduko pantaila bat irekiko da.
2.- Pantaila honetatik hauxe aukeratuko dugu: "/Artxiboa/Erantsi edo kendu osagaia",”. Eta beste pantaila bat irekiko da.
3.- Pantaila honetan “Ziurtagiriak” aukeratuko dugu eta “Erantsi” botoia sakatuko dugu.
4.- Ondoren, “Ekipo kontua” aukeratu, eta azkenik “Tokiko ekipoa" aukeratuko ditugu.
5.-Amaitzeko, “Onartu” botoia sakatuko dugu hasierako pantailan, eta orain zabalik izango dugu gure ekipoko ziurtagirien gestioa.
6.-Gure ekipoko ziurtagirien gestiotik (behean agertzen dena) ziurtagiria ekarriko dugu. Erregistro elektronikoak sorturiko ziurtagiria era honetako rutan egongo da: "D:\Erabiltzaileak\psuarez\.jappsrv\jappsrv.cer",
non "psuarez" makina honetan identifikaturiko erabiltzailea den. Dokumentua inportatzeko hona jo behar duzu: “Ziurtagiriak » "Entidades de certificación raíz de confianza » Todas las tareas » Importar". Amaitzeko, inportatu nahi dugun ziurtagiria aukeratu eta onartu egingo dugu.
7.- Azkeneko urratsa da berriro nabigatzailera joatea eta egiaztatzea galderak dioena
Instalatuta al daukat izenpe osagaiak darabilen ziurtagiria?