D.18.- Ostalaritzarako Gastro Bonuak 2022

2022ko Gastro Bonu kanpainarako atxikimendua.

Kanpaina horrek "Gastro bonuak" diruz laguntzeko helburua du. Durangon dauden ostalaritza-establezimenduetan erosteko, hain zuzen ere.

Atxikitako entitatetzat hartu ahal izango dira Durangon kokatutako ostalaritza- eta jatetxe- establezimenduak, baldin eta gehienez 10 langile badituzte, baldin eta indarrean dagoen udal-irekiera baimena badute edo baliokidea, I, II, III, IV edo C taldeen barruan (Osagarriak) eta Durangon baldin badaude.

IFK bakarra duten baina Durangon hainbat establezimendu duten negozioek establezimendu guzti-guztiak atxiki ahal izango dituzte, banan-banan.

Ezin izango dira atxikitako erakundetzat hartu, ostalaritzarekin lotuta ez dauden jarduerak egiten dituzten merkataritza-establezimenduak, establezimendu horiek Durango Bonua izeneko bonu espezifikoen kanpainak baitituzte.

Ezin izango da, inola ere, Durangoko Udalak deitutako bi bonu-kanpaina edo gehiagotara atxiki aldi berean.

Dirulaguntzen deialdiaren laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik (irailak, 29tik) azaroaren 30ra arte.

 

Turismo eta Merkataritza

5 egun baliodun, atxikitako saltokien zerrendan merkataritza balioztatzeko.

Ez du aplikatzen


 

Durangoko Ostalaritza-jarduera sustatzeko erosketa bonuak diruz laguntzeko 2022ko deialdiaren oinarri arautzaileak

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura:

Atxikitutako erakundeek gailu mugikor batean jarri beharko dute Bono Durango aplikazioa kanpaina honetan parte hartu ahal izateko.

Eskabidea aurkeztu ondoren, udalak egiaztatuko du saltokiak kanpainara atxiki ahal izateko baldintza guztiak betetzen dituela, eta balioztatzeko mezu elektroniko bat bidaliko dio, APP-a erabili ahal izateko beharrezko identifikazioarekin.

Banku Titulartasuna - Titularidad Bancaria

Datuak jasotzeko baimena - Autorización datos

ESKAERA GASTRO BONUA-SOLICITUD GASTRO BONO

Ordezkaritza ematea - Otorgamiento representación

Dokumentazioa / Documentación
- Eskaera
- Autoriza recabar datos
- Banku titulartasuna - Titularidad Bancaria
- Ordezkaritza ematea - Otorgamiento de representación
La solicitud esta fuera de plazo