Xedea
Udalarekin irekita dituzun gaietan dokumentazioa aurkeztea.
Nahi duzun dokumentazioa aurkez dezakezu (gaiari dagokion “espediente zenbakia” sartu behar duzu, eta kontsultak egin ditzakezu Udalak bidali zizun hasierako komunikazioan edo gai honen inguruan bidalitako edozein dokumentutan). Udalak eskaturiko dokumentazioa aurkeztu nahi baduzu Udalak bidali zizun errekerimenduan jasotzen den “errekerimendu zenbakia” sartu behar duzu.
Nork aurkez dezake
Cualquier persona que conste en el expediente como interesada
Aurkezteko epeak
Edozein unetan aurkez ditzakezu dokumentu berriak espedientean. Udalaren errekerimendu bati erantzuten ari bazara, gestioa errekerimenduan zehazturiko epe barruan egin behar duzu. Tramitea epe barruan egin ezik Udalak iraungitzat jo dezake espedientea, zure eskarian atzera egin duzula ulertuta (herri administrazioen prozedura erkidearen 39/2015 Legearen 95. artikulua) eta, halaxe, espedientea itxi egingo da.
Organo kudeatzailea
Dokumentazioa bideratzen den sailak
Oinarrizko araudia
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
Informazio gehigarria
OHARRA: dokumentazio librea aurkeztuz gero, "Erreferentzia" kanpoan anotazioaren edo hasierako eskaeraren espedientearen zenbakia adierazi behar da.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztuz gero, "Errekerimenduaren kodea" kanpoan errekerimenduan agertzen den jakinarazpen-zenbakia adierazi behar da.