Hasiera -> Zerbitzuen karta

Zerbitzuen karta

Zer da zerbitzuen karta?

Zerbitzuen kartaren bidez, dena delako udal departamentu, zerbitzu edo zinegotzigoak, era honetako informazioa helarazten die herritarrei:

  • Eskaintzen dituen zerbitzuak eta nola eskaintzen dituen.
  • Bere gain hartzen dituen kalitatezko konpromisoak zerbitzua hobetzeko.

Eguneraketa irizpideak: Zerbitzuen kartak urtero ebaluatu eta errebisatuko dira. Lantaldeak eratuko dira herritarren iritziak aintzat hartu daitezen.

Nori dago zuzenduta?

Udala herritarrei zerbitzuak eskaintzen dien erakundea da, horrexegatik, herritarren beharrizanak eta itxaropenak asebetetzea lehenesten du. Laburbilduz, zerbitzuen kartak zerbitzuen erabiltzaileei zuzentzen zaizkie.

Zeintzuk dira zerbitzuen kartaren helburuak?

Zerbitzuen kartak honako helburuak ditu:

  • Udala herritarrei hurbilaraztea.
  • Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen gaineko informazioa helaraztea herritarrei.
  • Udalaren ahalegina adieraztea udal zerbitzuak hobetzeko eginkizunean.
  • Zerbitzuen kalitate maila egokia ziurtatzea.
  • Herritarrek udal zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko iritzia ematea ahalbidetzea.

Zeintzuk dira zerbitzu kartaren edukiak?

  • Departamentu, zerbitzu edo zinegotzigoaren izena eta eginkizunak.
  • Departamentu, zerbitzu edo zinegotzigoak eskaintzen dituen zerbitzuak.
  • Bere gain hartutako kalitatezko konpromisoak.
  • Erabiltzaileen parte-hartze moduen gaineko informazioa ematea.
  • Departamentuaren helbideak eta telefonoak.
  • Ordutegia.

 

2019ko urtarrilaren 29a