Egoitza Elektronikoaren egitura
Udalaren Egoitza Elektronikoak honako egitura hau dauka:
1: Goiburua.Udalaren logoa, web mapa, web atarirako lotura eta hizkuntzak.
2: Eskuinaldea. Bannerrak edo sarbide aipagarriak agertzen dira. Egoitza elektronikoaren zerbitzuak eta bestelako atal interesgarriak bistaratuko ditu.
3:Gorputza. Egoitza elektronikoaren zerbitzu guztiak erakusten ditu hiru menu-bloketan (egoitzari buruzkoak, zerbitzu pertsonalak eta zerbitzu orokorrak), eta zerbitzu-motaren araberako zerbitzu elektronikoak ere bai.
4: Oina. Udalaren logoa eta sarbide zuzenak jasotzen ditu (Lege oharra eta datuen babesa).
Betebeharrak eta aholku teknikoak
Udaleko egoitza elektronikoa behar den moduan ikusteko, kontuan izan behar dira ondorengo aholku eta betebehar teknikoak:
- Pantailak gutxieneko erresoluzioa izan behar du: 800 x 600 pixel.
- Javascript erabili behar da atariaren funtzionaltasun guztia baliatzeko. Irtenbide bat eskaintzen zaie Javascripta desaktibatuta edo DOM euskarri gabeko bertsio zaharra duten erabiltzaileei.
- Orrialdeetan sartu ahal izateko nabigatzaile hau erabiltzea aholkatzen da:
- Internet Explorer 11 bertsioa edo handiagoa.
- Java 1.8_074 bertsioa edo handiagoa.
Egoitza elektronikoaren zerbitzuetan sartzeko ,
Onartutako ziurtagirien zerrendan jasotzen diren ziurtagirietako bat erabili behar duzu.
Arazoren bat baduzu egoitza elektronikoaren edozein zerbitzutan jo ezazu orrialde honetara: Ohiko arazoen konponbidea.
Ziurtagiriak eskuratzeko eta dokumentuak inprimatzeko PDF artxiboen irakugailua instalatuta izan behar duzu, hau esaterako: Adobe Acrobat Reader