Hasiera -> Lege-oharra

Lege-oharra

 

Herritarren eskubideak Administrazioarekiko harremanetan:

  • Errespetuz jasotzea informazioa eta artatuak izatea.
  • Tramiteen arduradunen nortasuna zein den jakitea.
  • Administrazio-erregistro eta artxiboetan sartzea, betiere kaltetu gabe hirugarrenen eskubideak edo sartzea eragozten duen interes publiko arrazoirik badago.
  • Aurkezten dituen agirien kopia zigiluduna izatea, baita itzultzean ere, betiere espedientean egon behar ez badute.
  • Interesekoak diren espedienteen izapidetzea zertan den jakitea eta agirien kopiak eskuratzea.
  • Alegazioak egitea eta agiriak aurkeztea entzunaldi-izapidearen aurreko prozeduraren edozein unetan.
  • Agirik ez aurkeztea, arauek eskatzen ez badute edo gaia daraman Administrazioak baldin baditu.
  • Jakinarazpenak emateko lehentasunezko lekua eta bitartekoa aukeratzea.
  • Administrazioaren berariazko erantzuna jasotzea.
  • Administrazioari eta haren kargupeko langileei erantzukizunak eskatzea, legez hala dagokionean. Datuak babesteko Erregistro Orokorra kontsultatzea, herritarraren datuen erabilerari eta xedeari buruz, eta fitxategiaren arduradunaren nortasunari buruz.
  • Beren datuen erabilera dela eta, aldatu, ezeztatu eta aurka egoteko eskubidea izatea, legeak aurreikusitako baldintzei jarraituta.
  • Konsituzioak eta legeek aitortutako beste edozein.

Urriaren leko 40/2015 Legearen 38.2 artikuluarekin bat, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa, "egoitza elektronikoa jartzeak berekin dakar titularraren erantzukizuna informazioaren osotasunarekiko, egiazkotasunarekiko eta eguneratzearekiko, baita haren bitartez erabil daitezkeen zerbitzuekiko ere". Lege hori partzialki garatzen duen Errege Dekretuaren 7.1 artikuluak honakoa eransten du: "Beste organo edo Administrazio Publiko batekiko esteka duen egoitza elektronikoaren titularra ez da azken horren osotasunaren, egiazkotasunaren ezta eguneratzearen erantzule".

Egoitzak bitartekoak ezartzen ditu herritarrek jakin dezaten erabiltzen duten informazioa edo zerbitzua egoitzarena berarena den edo egoitza izaera ez duen sarbide-puntu batena den edo hirugarren batena den". Alde horretatik, Egoitza Elektronikoan esteken gaineko mezuen bidez adierazten da bertara sartuta egoitza uzten den.

Zure ustez, eskubide horietakoren bat errespetatu ez bada, erreklamazioa egin dezakezu Iradokizun eta Erreklamazio Sistemaren bidez, Udalak zure eskura jartzen duena udalaren informazio zentro eta bulego guztietan eta webgunean.

 

2016ko Martxoaren 21a