Hasiera -> Erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna

 

 

Udalaren Egoitza Elektronikoak komunikazio kanal erabilerraza eta unibertsala izan nahi du herritar guztientzat.

Horregatik, jarraian adierazten diren neurri eta irizpideak erabili dira eraikitzean, erabiltzaileei eskuragarri jartzen dizkiegun informazioa eta zerbitzuak eskuratzen laguntzen dietenak.

Web erabilgarritasunaren kontzeptua

Erabilgarritasunak esan nahi du diseinuaren erdigunean eta edukien egituraketan erabiltzaileen beharrak jartzea. Haren helburua da erabiltzaileek eskuragarri dituzten egitekoak efikaziaz, azkartasunez, erraztasunez eta gogobetetasunez egitea.

Helburua lortzeko kontuan hartu dira etxean nabigatzailea duten benetako erabiltzaileen iritziak, test bat egin dutenak.

Web eskuragarritasunaren kontzeptua

Webgunean ahalik eta erabiltzaile gehien sartzen ditu, haien ezaugarriak edozein direla ere (gaitasunak/mugak, hardware, software, komunikazioak, etab).

Horretarako, webgunea landu da honako estandarrak kontuan hartuta:

  • CSS

Diseinua egin da W3Cren gomendiopean Kaskadako Estilo-Orrien gainean (CSS). Nabigatzaileak ez badu jasaten estilo-orririk, webgunearen edukia irakurgarria da oraindik, markatze estrukturalari esker.

  • WAI-AA

Webgune hau diseinatu eta programatzeko, WAI (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/wai) ekimenaren gidalerroei jarraitu zaie, nazioarteko estandarrak markatzen dituena denontzat eskuragarri diren web edukiak sortzen. Atariaren eskuragarritasuna aztertzeko, Web Eskuragarritasun Testa erabili da (TAW). Atariak 2. lehentasuna betetzen du (A Bikoitzeko eskuragarritasun-maila).

 

2016ko Martxoaren 21a