Itzuli Inprimatu

Data eta ordu ofizialak

Kontuan izan, data eta ordu ofizialek izango dutela legezko balioa Egoitza elektroniko honetan egiten duzun edozein izapidetan, ez erabiltzen ari zaren ekipamendu edo gailukoek.

Data eta ordu ofizialak ezartzen dituen zerbitzua Armadaren Errege Behatokiak eskaintzen duena da, eta Egoitza Elektronikoa horrekin dago sinkronizatuta.

Une jakin batean ordu ofiziala egiaztatzeko, jarri kurtsorea Egoitza Elektronikoaren goiburuan ageri diren data eta orduaren gainean eta bertan sakatu. Kurtsorea gainetik pasatzean, “Eguneratu” mezua agertuko da.
Administrazio edo organismo bakoitzaren erregistro elektronikoak, epeen zenbaketarako, irispide-egoitza elektronikoaren data eta ordu ofiziala izango du; behar diren segurtasun-neurriak izango ditu haren osotasuna bermatzeko, eta modu irisgarrian eta ikusteko moduan agertu beharko du.

Legezko arauketa:

  • Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 31.2 artikulua: “Administrazio edo organismo bakoitzaren erregistro elektronikoak, epeen zenbaketarako, irispide-egoitza elektronikoaren data eta ordu ofiziala izango du; behar diren segurtasun-neurriak izango ditu haren osotasuna bermatzeko, eta modu irisgarrian eta ikusteko moduan agertu beharko du”.
  • Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuak jasotzen duenez, data eta ordua Armadaren Errege Institutu eta Behatokiarekin sinkronizatuko dira, urriaren 23ko 1308/1992 Errege Dekretuak legezko orduari buruz aurreikusten duenarekin bat.