Udalari eskaera bat egitea, eskaera hori egiteko tramite espezifikorik ezarrita ez dagoen kasuetan.
Toda persona interesada o su representante legal.
Epeak ezarrita dituzten prozeduretan, epearen barruan. Bestelakoetan, urte osoan.
3 hilabete, lege-salbuespenak izan ezik (urriaren 1eko 39/2015 Legeko, 24. artikulua).
Eskaeraren aldekoa izango da, lege-salbuespenak izan ezik (urriaren 1eko 39/2015 Legeko, 24. artikulua).
Eskaeraren osteko prozedura:
- Eskaerarekin aurkeztutako dokumentazioa baliozkoa eta nahikoa dela egiaztatuko da.
- Zerbait falta bada, zuzentzeko errekerimendua eskatuko da.
- Zuzenketa egiteko dokumentazioan zerbait falta bada, ez bada aurkezten edo epea igarotakoan aurkezten bada, ukatze dekretua egin eta jakinaraziko da
- Dagokion arloak eskaria aztertu eta gero, ebazpena idatzi eta jakinaraziko da.
OHARRA: eskaera orria bete behar da, gorde eta "Aurkeztu beharreko dokumentuak" atalean gehitu.